2021ko Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketako irabazleak

Baditugu Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketaren 14. edizioaren irabazleen izenak! Haien lanak ALBE GALA ekitaldian ezagutuko ditugu, abenduaren 12an. Sari-emateaz gain, aparteko bertso saioa eta otordu gozo-gozoa edukiko dugu zain.
 
Uxue AlberdiNerea Bruño eta Joseba Santxo aritu dira epaile lanean, eta aurkeztu diren bertso sorta on askoren artean aurtengo saria nori eman aukeratu behar izan dute. Hauexek dira Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketa historiko honen 14. edizioko irabazleen izenak:
 
Gazteen mailan, 
Naia Arrizabalagak irabazi du lehen saria Ametsa Amesgaizto bertso sortarekin.
Bigarren saria Janire Arrizabalagk irabazi du Bertso sorta, hitz egiteko asko dago ta bertso sortagatik.
Hirugarren saria Maddi Agirreren Astelehenetan bertso sortarentzat izan da.  

Helduen mailan, 
Aner Euzkitzek irabazi du lehen saria
Izate eta haragi
 bertso sortarekin.
Bigarren saria Aitor Bizkarrarentzat izan da, Bertso berriak, euskarari alegia modura jarriak
 bertso sortagatik. 
Eneko Fernandezek irabazi du hirugarren saria, 205 bertso sortari esker.
 
Sari ematea Algortako Bertsolari Eskolak urte amaieran antolatu ohi duen ALBE GALAn egingo da, abenduaren 12an Algortako Igeretxe hotelean, beste hainbat parte hartzerekin batera, besteak beste, ohiko bertso saioa. Aurtengoan Maialen Lujanbiok eta Andoni Egañak kantatuko dute ALBEko bertsolariekin batera.

Laster emango dizuegu ALBE GALAren egitarau osoaren berri. Gogoratu, bidenanbar, Galarako sarrera gonbidapen bitartez egingo dela. Halandaze, ekitaldira joateko interesa baldin baduzue, jar zaitezte gurekin harremanean: 605 704 385 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..  Informazioa gehiago hemen.
 
Eskerrik asko beti hor egoteagatik. Bertsoak bizi gaitu, eta bizi bedi!