ALBEko 4 kidek Txappela.eus aplikazioa sortu dute

Txappela.eus aplikazioa sortu dute Imanol Uria, Jone Uria, Kerman Diaz eta Beñat Lopez ALBEkideek, momentuan jokatzen diren bertsolaritza txapelketen inguruan apustuak egiteko jokoa. Xorroxin irratian izan da Beñat Lopez aplikazioari buruz hitz egiten.

txappela.eus

Jokoaren helburua txapelketa bakoitzeko saio bakoitzean bertsolariak ariketatan antolatzea da, ariketa bakoitzean puntu gehien jasoko dituena eta saio orokorraren irabazlea aukeratuz. Ez dago baimenduta ariketa guztietan bertsolari bera aukeratzea, aplikazioa sortzearen xedeetako bat bertsolari ez hain ezagunak ere aditzera ematea baita. Erabiltzaileak saio bakoitzaren antolaketaren arabera puntuazio bat eskuratuko du, eta horrekin urteko sailkapen orokor batean edota talde pribatuetako sailkapenean lehiatuko da. Momentuz Xilabako saioei buruzko aurreikuspenak egiten jolastu dira erabiltzaileak, baina laster Bizkaiko eta Nafarroako txapelketak ere gehituko dira.

Txappela plaikazioaren lehian parte hartzeko sortu kontua webgunean edota deskargatu aplikazioa.

Aplikazioaren informazio gehiago lortzeko, entzun Beñaten elkarrizketa Xorroxin irratian.