Aurten ere jaialdi formatua izango du Hitzaren Dantza ekimenak. Anjel Mari Peñagarikano, Oihana Iguaran eta Paule Loizaga bertsolariek artista hauekin batera kantatuko dute: Dangiliske taldea eta Nagore Clemente musikari eta dantzariak, Josu eta Aritz Landeta musikari eta kantariak, Haizea Hormaetxea eta Gorka Granado dantzariak eta Jon Ortega eta Karlos Galan txalapartariak.
Urriaren 1ean, ostiralean, 18:15etan irekiko dituzte Muxikebarriko ateak eta ekitaldia 19:00etan hasiko da, Ereaga aretoan. Jaialdia Beñat Vidalek aurkeztuko du,
Gonbidapena lortzeko Muxikebarriko txarteldegian eskatu (10:30-13:30 eta 16:30-19:30) edo idatzi Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.