Umeen San Juan Sua hemen da!

Egizu Euskara Elkarteak egitarau oparoa prestatu du San Juan Sua ospatzeko. Ekainaren 23an, San Juan bezperan, sareen bidez elkartuko gara Algortako hainbat eragileren artean sortutako emanaldi eta ekintzetaz gozatzeko. Horien artean, Jare Torralba eta Peio Lago ALBEko bertsolari gazteek bertso bana botako dute. Anima zaitez!

Hemen duzue egitaraua:

18:00etatik aurrera labur.eus/UmeenSanJuanSua2020 loturan elkartuko gara 

18:00 Kilimar Taldearen eskutik “Suaren festa“ ipuina

18:45 Josu Larrañagaren eskutik San Juan bezperako magia eta tradizioak

19:00 ALBEko Jare Torralba eta Peio Lagoren bertsoak

19:30 Itxartuk Urdiaingo San Juan kantaita eta konjuruaren irudi eta bideo bilduma

20:00etatik aurrera, gozatu egun berezi honetaz eta elkarbanatu gurekin egun berezi honetako une zoragarriak!

 

Sariak lortzeko aukera ere egongo da! Informazio gehiago Egizuren webgunean.