Egitasmoa

Iazko ikasturtean konturatu ginen gero eta ikasle gehiago ditugula ALBEn eta ezin genituela eskolak nahi genuen kalitatearekin eskaini. Hori dela eta, taldeak berrantolatu genituen, eta erabaki genuen DBH2ra arte bertsolaritza ikastoletan landuko dela, eta DB3tik aurrera ALBEren egoitzan. Argi utzi nahi izan dugu, baina, ikasle guzti horiek, batekoak eta bestekoak, ALBEkoak direla. Eta hori garbi erakusteko, hainbat ekitaldi antolatuko ditugu guztientzat ikasturtean zehar.

ALBEko ikasleen arteko harremana sendotzea dugu helburu nagusi, eta horretarako hainbat ekintza antolatuko ditugu:

- Olentzero egunean bertso saioa: Orain arte, Olentzero egunean ALBEko ikasleek Areetan parte hartu izan dute, bakoitzak bere mailan, aurretiaz prestatutako bertsoren bat kantatuz edo bat-batean botaz. Aurten ere horrela egingo dugu.

- Bertso-barnetegia: Hau ere urteetan zehar egin izan dugun ekintza da eta aurten ere egin behar dugu: Urtarrilaren 3tik 5era Aubixako baserrian (Elgoibarren). Bertso-barnetegi honetara ALBEko ikasle eta irakasleak joango dira, 2 gau emango dituzte baserrian eta hainbat ekintza eta tailer egingo dituzte (bertso udalekuetan egiten den bezala). Azken egunean (urtarrilaren 5ean) ikasle, irakasle eta guraso guztiekin batera bazkaria egingo da.

- Santa-eskea: San Ageda egunean ALBEko bertsolariak goiz partean Getxoko baserrien inguruan kantatzera irteten dira eta arratsaldean Algortan, eta hemen ere ALBEko ikasleek parte hartzea nahi dugu.

- Udaberriko parrillada: ALBEko ikasle eta irakasleen artean parrillada bat egingo dugu udaberri aldean, eskualdeko ingurune egokiren batean (guraso barik).

- Ikasturte amaierako ekitaldia: Ikasturtean zehar ikasitakoa erakusteko eta ikasturte hasieran irekitako zikloa ixteko, urte bukaeran gurasoen aurrean ekitalditxo bat egingo dugu.

 

Harremanetarako: Ikasturtean zehar edozein arazo edo galdera izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezke Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatziz, 605 70 43 85 telefonora deituz, edo zuzenean bulegora etorrita (Martikoena 16, 2.solairua).