Aurtengo Taldekako Xilabaren bosgarren saioa urriaren 5ean izan zen Alduden, Alfaro jatetxean. KONTRABANDA (Josebiñe Agirre, Maddalen Arzallus, Maindi Murua eta Maialen Berrak osatua) eta HASTA LA 2TORIA (Elixabet Etxandi, Lur Renteria, Maddi Sarasua, Odei Renteria eta Leire Laskaraik osatua) taldeak buruz buru aritu ziren eta saio bikaina eskaini zuten. Hala ere, azkenean bakarrak irabazi behar eta epaimahaiak HASTA LA 2TORIA izendatu zuen irabazle.
Saioak ikusteko sakatu hemen.