Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2025: Zeanuriko finalaurrekoa

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren lehen finalaurrekoa urriaren 26an jokatu da Zeanuriko Ibarreta frontoian. Sarrerak agortuta, 525 bertsozaleren aurrean kantatu dute bertsolariek, Beñat Vidal Gurrutxaga gai-jartzaileak gidatutako saioan. Aitor Bizkarra nagusitu eta zuzenean azaroaren 15ean Bermeoko bigarren bueltako finalaurrekoetara sailkatu da. Honela geratu dira saioko puntuazioak:

Aitor Bizkarra 649.50
Jone Uria 649.00
Oihana Bartra 629.50
Imanol Uria 615.00
Aissa Intxausti 594.00
Bittor Altube 547.00

 

Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean duzu ikusgai