Maiatzaren 25ean jokatu ziren 2024ko Bizkaiko Taldekako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak eta finala. Goizean eskolarteko txapelketen finalak jokatu ziren Arrigorriagako eskolan, idatzizkoa lehenengo eta bat-batekoa gero. Eguerdian talde bazkaria, eta ondoren hasi ziren finalaurrekoak.
Lehenengo finalaurrekoa 16:00etan izan zen, Arrigorriagako eskolan, Pirata bertso taldea, Troiako zaldia eta Zapatilapeko txikliek taldeen artean. Lehia estua izan bazen ere, Zapatilapeko txikleek lortu zuten finalerako txartela.
Bigarren finalaurrekoan Zornotzako Bertso Oskola, Estropozu taldea eta LauBuru taldeak aritu ziren Arrigorriagako kaleetan, 17:30ean hasita. LauBuru taldeak lortu zituen puntu gehien eta finalera sailkatu zen.
Azkenengo kanporaketa 19:00etan hasi zen, Arrigorriagako kaleetan. Durangalduek taldea, Far West taldea eta Taket taldea aritu ziren, eta azken honek irabazi zuen.
Finala, Elizondo jatetxean jokatu zen Zapatilapeko txikliek, LauBuru eta Taket taldeen artean. Gai-jartzaileak Idoia Anzorandia eta Beñat Vidal izan ziren. Saio umoretsua eta gozagarria izan zen, eta azkenean LauBuru taldeak batu zituen puntu gehien eta, beraz, busturialdeko taldea izan da edizio honetako irabazlea. Zorionak!
Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean duzue ikusgai.