Taldekakoa 2024: Iurretako kanporaketa

Maiatzaren 3an jokatu zen 2024ko Bizkaiko Taldekako Bertsolari Txapelketako azken kanporaketa. Iurretako Goiuria auzoko jaietan lehiatu ziren Durangaldeko Urruxarrak eta Busturialdeko Zapatilapeko txikliek taldeak, 21:00etan. Publikoaren botua etxekoen aldekoa izan zen arren, talde bietako epaileek egin zuten Busturialdekoen alde, eta beraz, azken hauek lortu zuen maiatzaren 25ean Arrigorriagan jokatuko diren finalaurrekoetara sailkatzea.

 

Zapatilapeko txikliek taldearen kideak Alaitz Areitio, Gorka Lazkano, Peru Magdalena, Hodei Zenikaonandia, Txomin Magdalena eta Eneko Abasolo dira.

Urruxarrak  taldea Iker Uriarte, Ibai Amillategi, Julen Ibarguengoitia, Koldo Muñiz, Antton Gorriño, Xabier Enbeita eta Inazio Gonzalo kideek osatzen dute. 

 

Taldekakoaren lehenengo fasea amaitu da, eta erabakita geratu da zeintzuk izango diren maiatzaren 25ean, Arrigorriagan, jokatuko diren finalaurrekoetan kantatuko duten taldeak. Finalaurreko bakoitzeko irabazleak finalean kantatuko du. Ondorengoak izango dira saioak:

Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean duzue ikusgai.