BBT23: Bilboko finala

2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala abenduaren 16an jokatu da Bilboko Bilbao Arenan, non 4.000 bertsozale baino gehiago batu diren saioa ikusteko. Finalistak Aissa Intxausti, Aitor Etxebarriazarraga, Gorka Pagonabarraga, Jone Uria, Nerea Ibarzabal, Oihana Bartra, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia bertsolariak izan ziren, Zihara Enbeita Gardoki eta Beñat Vidal Gurrutxaga aritu ziren gai-jartzaile lanetan. Jone Uriak eta Nerea Ibarzabalek lortu dute puntu gehien batzea eta eurek kantatu dute buruz-burukoan. Azkenean, Nerea Ibarzabalek jantzi du txapela, Begoña Iturriza Zabalak jarrita.

Sailkapena:

  1. Nerea Ibarzabal Salegi...................... 1.036,5
  2. Jone Uria Albizuri............................... 1.029,5
  3. Xabat Galletebeitia Abaroa ................616,5
  4. Gorka Pagonabarraga Agorria........... 609
  5. Onintza Enbeita Maguregi...................607
  6. Oihana Bartra Arenas..........................606,5
  7. Aitor Etxebarriazarraga Gabiola.........556,5
  8. Aissa Intxausti Aburruza.....................550

 

Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean duzue ikusgai.