BBT23: Lemoako finalaurrekoa

2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa azaroaren  25ean jokatu da Lemoako Udal Kiroldegian. Kantuan Aissa Intxausti, Ibai Amillategi, Josune Aramendi, Nerea Ibarzabal, Oihana Bartra eta Onintza Enbeita bertsolariak aritu dira, Idoia Anzorandia Kareaga gai-jartzailearen gidaritzapean. Lan puntuagarri guztiak egin ostean Nerea Ibarzabal Salegi izan da puntu gehien batzea lortu duena, 638 puntu. Beraz, zuzenean sailkatu da abenduaren 16an Bilbon jokatuko den finalera.

Sailkapena:

Finala abenduaren 16an jokatuko da Bilbon. Finalistak Aissa IntxaustiAitor EtxebarriazarragaGorka PagonabarragaJone UriaNerea IbarzabalOihana BartraOnintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia bertsolariak dira.

Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean duzue ikusgai.