BBT23: Santurtziko finalaurrekoa

 

 

2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa azaroaren 18an jokatu da Santurtziko Serantes kultur aretoan. Kantuan Aitor Bizkarra, Bittor Altube, Jone Uria, Mikel Goiriena, Txaber Altube eta Unai Mendiburu bertsolariak aritu dira, Igor Menika Bengoetxea gai-jartzailearen gidaritzapean. Lan puntuagarriak amaitu ostean, Jone Uria Albizurik bildu ditu puntu gehien, 616,5. Beraz, abenduaren 16ko finalera sailkatu da zuzenean.

Sailkapena:

Azken finalaurrekoa azaroaren 25ean izango da, Lemoan, Aissa IntxaustiIbai AmillategiJosune AramendiNerea IbarzabalOihana Bartra eta Onintza Enbeita bertsolariekin.

Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean duzue ikusgai.