2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa azaroaren 11n jokatu da Berrizko Olakueta frontoian. Kantuan Aitor Etxebarriazarraga, Eneko Abasolo 'Abarkas', Gorka Pagonabarraga, Iruri Altzerreka, Koldo Gezuraga eta Xabat Galletebeitia bertsolariak aritu dira, Itxaro Juaristi Olaetxea gai-jartzailearen gidaritzapean. Lan puntuagarriak amaitu ostean, Xabat Galletebeitia Abaroak bildu ditu puntu gehien, 616,5. Beraz, abenduaren 16ko finalera sailkatu da zuzenean.
Sailkapena:
- Xabat Galletebeitia Abaroa-------------- 616,5
- Gorka Pagonabarraga Agorria ----------604
- Aitor Etxebarriazarraga Gabiola ------- 585,5
- Eneko Abasolo Txabarri Abarkas------ 550,5
- Koldo Gezuraga Seijido --------------------549,5
- Iruri Altzerreka Martinez ------------------548,5
Hurrengo saioa azaroaren 18an izango da, Santurtzin, Aitor Bizkarra, Bittor Altube, Jone Uria, Mikel Goiriena, Txaber Altube eta Unai Mendiburu bertsolariekin.
Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean duzue ikusgai.