BBT23: Lekeitioko kanporaketa

 

 

2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken kanporaketa azaroaren 1ean jokatu da Lekeitioko Ikusgarri zineman. Kantuan Aitor Arrutia, Beñat Bilbao, Eneko Abasolo 'Abarkas', Koldo Gezuraga, Maite Sarasola eta Peru Irastortza bertsolariak aritu dira, Beñat Vidal Gurrutxaga gai-jartzailearen gidaritzapean. Lan puntuagarri guztiak egin ostean, Eneko Abasolo Txabarrik batu ditu puntu gehien, 466 puntu, eta zuzenean sailkatu da azaroaren 11an Berrizen jokatuko den finalaurrekora.

Sailkapena:

Hurrengo saioa azaroaren 11n izango da, Berrizen, Aitor EtxebarriazarragaEneko Abasolo 'Abarkas'Gorka PagonabarragaIruri AltzerrekaKoldo Gezuraga eta Xabat Galletebeitia bertsolariekin.

Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean duzue ikusgai.