BBT23: Igorreko kanporaketa

 

2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bostgarren kanporaketa urriaren 29an jokatu da Igorreko Lasarte aretoan. Kantuan Aissa Intxausti, Asier Galarza, Eneko Aldana, Janire Arrizabalaga, Jone Larrinaga eta Oihana Bartra bertsolariak aritu dira, Amaia Ugalde Begoña gai-jartzailearen gidaritzapean. Lan puntuagarri guztiak egin ostean, Oihana Bartra Arenasek batu ditu puntu gehien, 477.5 puntu, eta zuzenean sailkatu da azaroaren 25ean Lemoan jokatuko den finalaurrekora.

Sailkapena:

Hurrengo saioa azaroaren 1ean izango da, Lekeition, Aitor ArrutiaBeñat BilbaoEneko Abasolo 'Abarkas'Koldo GezuragaMaite Sarasola eta Peru Irastortza bertsolariekin.

Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean duzue ikusgai.