2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo kanporaketa urriaren 1ean jokatu da Mungiako Olalde aretoan. Kantuan Araitz Katarain, Izaro Bilbao, Koldo Muñiz, Mikel Goiriena, Peru Vidal Gurrutxaga eta Txaber Altube bertsolariak izan dira, Zihara Enbeita gai-jartzailearekin. Lan puntuagarriak amaituta, Mikel Goiriena Larrazabalek irabazi du, 476.5 punturekin, eta zuzenean pasatuko da azaroaren 18ko Santurtziko finalaurrekora.
Sailkapena:
- Mikel Goiriena Larrazabal----------- 476.5
- Txaber Altube Sarrionandia--------- 461.5
- Araitz Katarain Mugarza---------------- 446
- Peru Vidal Gurrutxaga------------------ 439
- Koldo Muñiz Aldamizetxebarria---- 427.5
- Izaro Bilbao Arostegi-------------------- 383
Hurrengo saioa urriaren 8an izango da, Gernika-Lumon, Arkaitz Zipitria, Bittor Altube, Ibai Amillategi, Iker Garitagoitia, Julen Ibarguengoitia eta Mikel Retolaza bertsolariekin.
Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean duzue ikusgai.