BTN2022: Iruñeko finala

 BTN Iruñea

2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala abenduaren 18an jokatu da, Iruñeko Nafarroa Arenan. 13.300 bertsozale baino gehiagoren aurrean kantatu dute Aitor Mendiluze GonzalezNerea Ibarzabal SalegiAmets Arzallus AntiaJoanes Illarregi MarzolAlaia Martin EtxebesteMaialen Lujanbio Zugasti, Sustrai Colina Acordarrementeria eta Beñat Gaztelumendi Arandia bertsolariek, Ion Zaldua Brit gai-emailearen gidaritzapean.

 

Goizeko saioa 11:00etan hasi da eta, bazkaltzeko tartearen ostean, 17:00etan Alaitz Rekondo Ferrero gai-emailearen gidaritzapean jarraitu du. Zortzi bertsolarietatik Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio sailkatu dira buruz burukora eta, azken arikertak osatuta, Idoia Anzorandia Kareagak eman du puntuazioaren berri: Maialen Lujanbio da 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapelduna. Iñaki Muruak jantzi dio txapela. Zorionak, Maialen!

 

BTN Iruñea1

 

Saioaren sailkapena:

Maialen Lujanbio 2240.00
Amets Arzallus 2166.00
Aitor Mendiluze 1507.00
Sustrai Colina 1495.00
Alaia Martin 1493.50
Beñat Gaztelumendi 1443.50
Nerea Ibarzabal 1435.50
Joanes Illarregi 1421.50

 

 

Informazio gehiago txapelketaren webgunean.