2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren itzuliko bigarren finalaurrekoa Baionan jokatu da azaroaren 26an, Laugan. 2.000 bertsozale baino gehiagoren aurrean kantatu dute Eñaut Martikorena Lizaso, Beñat Gaztelumendi Arandia, Nerea Ibarzabal Salegi, Unai Agirre Goia, Sustrai Colina Acordarrementeria eta Julio Soto Ezkurdia bertsolariek, Ainhoa Larretxea Agirre gai-emailearen gidaritzapean.
Nerea Ibarzabal izan da saioaren irabazlea, 671,5 punturekin, eta zuzenean sailkatu da finalera, abenduaren 3an Iruñean jokatuko dena. Sustrai Colina eta Beñat Gaztelumendi izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Saioaren sailkapena:
Nerea Ibarzabal | 671.50 |
Sustrai Colina | 668.00 |
Beñat Gaztelumendi | 656.50 |
Julio Soto | 643.50 |
Unai Agirre | 639.50 |
Eñaut Martikorena | 584.00 |
Informazio gehiago txapelketaren webgunean.