2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren itzuliko lehen finalaurrekoa Amurrion jokatu da azaroaren 19an, Bañueta kiroldegian. 1.250 bertsozaleren aurrean kantatu dute Miren Artetxe Sarasola, Oihana Iguaran Barandiaran, Agin Laburu Rezola, Aitor Bizkarra Ruiz, Alaia Martin Etxebeste eta Onintza Enbeita Maguregi bertsolariek, Beñat Vidal Gurrutxaga gai-emailearen gidaritzapean.
Alaia Martin izan da saioaren irabazlea, 676 punturekin, eta zuzenean sailkatu da finalera, abenduaren 3an Iruñean jokatuko dena. Aitor Bizakarra eta Oihana Iguaran izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Saioaren sailkapena:
Alaia Martin | 676.00 |
Aitor Bizkarra | 651.50 |
Oihana Iguaran | 632.50 |
Onintza Enbeita | 632.50 |
Agin Laburu | 624.00 |
Miren Artetxe | 595.50 |
Informazio gehiago txapelketaren webgunean.