BTN: Durangoko finalaurrekoa

 BTN durango

 

2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko laugarren finalaurrekoa Durangon jokatu da azaroaren 12an, Landako gunean. 2.000 bertsozaleren aurrean kantatu dute  Aitor Bizkarra RuizAitor Mendiluze GonzalezBeñat Gaztelumendi ArandiaEñaut Martikorena LizasoJulio Soto Ezkurdia eta Saioa Alkaiza Guallar bertsolariek,  Ane Ezenarro Beristain gai-emailearen gidaritzapean.

 

Aitor Mendiluze izan da saioaren irabazlea, 726,5 punturekin, eta zuzenean sailkatu da Bilboko bigarren itzuliko finalaurrekora, abenduaren 3an jokatuko dena. Beñat Gaztelumendi eta Julio Soto izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.

Saioaren sailkapena:

Aitor Mendiluze 726.50
Beñat Gaztelumendi 716.50
Julio Soto 686.00
Aitor Bizkarra 677.50
Saioa Alkaiza 662.00
Eñaut Martikorena 636.50

 

Informazio gehiago txapelketaren webgunean.