2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren finalaurrekoa Donibane Garazin jokatu da urriaren 29an, Jai Alai pilotalekuan. 1.350 bertsozaleren aurrean kantatu dute Asier Azpiroz Iztueta, Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Oihana Iguaran Barandiaran, Nerea Elustondo Plazaola, Haritz Mujika Lasa eta Amets Arzallus Antia bertsolariek, Zihara Enbeita Gardoki gai-emailearen gidaritzapean.
Oihana Iguaran izan da saioaren irabazlea, 688,5 punturekin, eta zuzenean sailkatu da Amurrioko bigarren itzuliko finalaurrekora, azaroaren 19an jokatuko dena. Amets Arzallus eta Nerea Elustondo izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Saioaren sailkapena:
Oihana Iguaran | 688.50 |
Amets Arzallus | 688.00 |
Nerea Elustondo | 628.00 |
Asier Azpiroz | 616.50 |
Haritz Mujika | 615.00 |
Aitor Etxebarriazarraga | 612.00 |
Informazio gehiago txapelketaren webgunean.