BTN2022: Elizondoko finalaurrekoa

BTN Elizondo

 

2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen finalaurrekoa Elizondon jokatu da urriaren 22an, Baztan pilotalekuan. 1.400 bertsozaleren aurrean kantatu dute Agin LaburuAlaia MartinIñaki ApalategiJoanes IllarregiOnintza Enbeita eta Unai Agirre bertsolariek,  Amaia Castorene Luro gai-emailearen gidaritzapean.

 

Alaia Martin izan da saioaren irabazlea, 729,50 punturekin, eta zuzenean sailkatu da Amurrioko bigarren itzuliko finalaurrekora, azaroaren 19an jokatuko dena. Joanes Illarregi eta Agin Laburu izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.

Saioaren sailkapena:

Alaia Martin 729.50
Joanes Illarregi 711.00
Agin Laburu 677.00
Unai Agirre 652.50
Onintza Enbeita 639.50
Iñaki Apalategi 623.00

 

Informazio gehiago txapelketaren webgunean.