2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen faseko azken saioa Lizarran jokatu da urriaren 9an, Los Llanos aretoan. 500 bertsozaleren aurrean kantatu dute Imanol Uria Albizuri, Asier Azpiroz Iztueta, Iñigo Mantzizidor Larrañaga 'Mantxi', Unai Gaztelumendi Arandia, Aitor Bizkarra Ruiz eta Maialen Akizu Bidegain bertsolariek, Amaiur Lujanbio Agirre gai-emailearen gidaritzapean.
Aitor Bizkarra izan da saioaren irabazlea, 693,5 punturekin, eta zuzenean sailkatu da Durangoko finalaurrekora, azaroaren 12an jokatuko dena. Asier Aspiroz eta Maialen Akizu izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Saioaren sailkapena:
Aitor Bizkarra | 693.50 |
Asier Azpiroz | 666.00 |
Maialen Akizu | 658.50 |
Imanol Uria | 652.00 |
Unai Gaztelumendi | 630.50 |
Iñigo Mantzizidor 'Mantxi' | 622.50 |
Informazio gehiago txapelketaren webgunean.