BTN2022: Donostiako final laurdena

BTN Donostia

 

2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko bosgarren saioa Donostian jokatu da urriaren 8an, Victoria Eugenia antzokian. Antzokia goraino beteta, 888 bertsozaleren aurrean kantatu dute Aitor Etxebarriazarraga GabiolaBeñat Iguaran AmondarainOnintza Enbeita MaguregiMaddalen Arzallus AntiaEñaut Martikorena Lizaso eta Jone Uria Albizuri bertsolariek, Leire Garatxena Larrabe gai-emailearen gidaritzapean.

 

Jone Uria izan da saioaren irabazlea, 706 punturekin, eta zuzenean sailkatu da Irungo finalaurrekora, azaroaren 5ean jokatuko dena. Onintza Enbeita eta Aitor Etxebarriazaraga izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.

Saioaren sailkapena:

Jone Uria 706.00
Onintza Enbeita 688.00
Aitor Etxebarriazarraga 682.50
Maddalen Arzallus 678.00
Eñaut Martikorena 674.50
Beñat Iguaran 659.00

 

Informazio gehiago txapelketaren webgunean.