2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko hirugarrem saioa Gotaine-Irabarnen jokatu da urriaren 1ean, herriko gelan. 650 bertsozaleren aurrean kantatu dute Eneko Lazkoz Martinez, Patxi Iriart Hiribarren, Oihana Iguaran Barandiaran, Nerea Ibarzabal Salegi, Julio Soto Ezkurdia eta Ane Labaka Mayoz bertsolariek, Aritz Bidegain Aire gai-emailearen gidaritzapean.
Nerea Ibarzabal izan da saioaren irabazlea, 738 punturekin, eta zuzenean sailkatu da Iruneko finalaurrekora, azaroaren 5ean jokatuko dena. Oihana Iguaran eta Ane Labaka izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Saioaren sailkapena:
Nerea Ibarzabal | 738.00 |
Oihana Iguaran | 737.50 |
Ane Labaka | 694.50 |
Julio Soto | 691.00 |
Eneko Lazkoz | 649.50 |
Patxi Iriart | 604.50 |
Informazio gehiago txapelketaren webgunean.