2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren saioa Arrasaten jokatu da irailaren 25ean, Amaia antzokian. 700 bertsozaleren aurrean kantatu dute Miren Amuriza Plaza, Iñaki Apalategi Astigarraga, Xabat Illarregi Martzol, Saioa Alkaiza Guallar, Joanes Illarregi Marzol eta Gorka Pagonabarraga Agorria bertsolariek, Ander Aranburu Arriola gai-emailearen gidaritzapean.
Joanes Illarregi izan da saioaren irabazlea, 678 punturekin, eta zuzenean sailkatu da Elizondoko finalaurrekora, urriaren 22an jokatuko dena. Saioa Alkaiza eta Iñaki Apalategi izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Saioaren sailkapena:
Joanes Illarregi | 678.00 |
Saioa Alkaiza | 673.00 |
Iñaki Apalategi | 664.00 |
Xabat Illarregi Marzol | 659.00 |
Miren Amuriza | 646.50 |
Gorka Pagonabarraga | 616.00 |
Informazio gehiago txapelketaren webgunean.