2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen saioa Getxon jokatu da irailaren 24an, Muxikebarri zentroan. 600 bertsozaleren aurrean kantatu dute Oihana Bartra Arenas, Nerea Elustondo Plazaola, Agin Laburu Rezola, Peru Abarrategi Sarrionandia, Unai Mendizabal Jauregi eta Alaia Martin Etxebeste bertsolariek, Imanol Artola Arretxe 'Felix' gai-emailearen gidaritzapean.
Alaia Martin izan da saioaren irabazlea, 738 punturekin, eta zuzenean sailkatu da Elizondoko finalaurrekora, urriaren 22an jokatuko dena. Nerea Elustondo eta Agin Laburu izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Saioaren sailkapena:
Alaia Martin | 738.00 |
Nerea Elustondo | 695.00 |
Agin Laburu | 685.00 |
Oihana Bartra | 653.50 |
Unai Mendizabal | 635.00 |
Peru Abarrategi | 627.00 |
Informazio gehiago txapelketaren webgunean.