online bertso saioa

  • Eguna: Apirilaren 16a, osteguna

    Ordua: 20:00

    Tokia:Online, Jitsi plataforman

    Esteka: https://meet.jit.si/ApirilekoAseBertsoz

  • Eguna: Maiatzaren 28a, osteguna

    Ordua: 20:00

    Tokia:Online, Jitsi plataforman

    Esteka lortzeko jarri gurekin kontaktuan: 605 704 385 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

  • Ekainaren 1ean eta 2an, eskualdeko ikastetxeetako ikasleek bi bertso topaketekin bukatuko dute ikasturtea. Aurten streaming bidez zabalduko dira Uribe Kostako Bertso Topaketa eta Erandioko Bertso Topaketa, Bizkaiko Bertsozale Elkartearen Youtube kanalean.
  • ERROMOKO SAIOA kartela1

     

    Eguna:Abuztuaren 7an

    Ordua:20:00etan

    Tokia:Erromoko Jai Batzordearen Youtube, Facebook eta Instagram kanaletan

    Bertsolariak:Igor Elortza, Maddalen Arzallus, Odei Barroso eta Imanol Uria.

  • Eguna: abenduaren 24a

    Ordua: 18:00etan

    Tokia: Online

    Bertsolariak: Naroa Torralba, Imanol Uria eta Inazio Vidal

    Linkak: Facebook, Youtube eta Twitch

  • Gaur, ostirala, beste bertso saio bat izango dugu ikusgai Etxetik Etxeraren kontuan. Beñat Lizaso, Joanes Illarregi, Ane Zuazubizkar, Iker Zubeldia, Iratxe Ibarra eta Asier Aspirozbertsolariak kantuan hasiko dira 18:30etan, ALBEko Beñat Vidalengidaritzapean.

  • Etxetik atera ezinik gabiltzan arren, errimatzaile asegaitzok hitzordua dugu apirilaren 16an (osteguna) ASE BERTSOZen edizio berria martxan jartzeko. 20:00etan hasiko gara konektatzen, kantatzen eta hitzak neurtzen. Hori bai, Azebarrin barik, online elkartuko gara. Animoa loratuko dugu eta bertso usain ederra sarean barreiatuko!

  • Gernika-Lumoko Lilibertso Bertso Eskolak gaur arratsaldean onlineko beste bertso saio bat antolatu du. Liliadak zuzeneko saioen bostgarren edizio honetan ALBEko bertsolari den Paule Loizaga izango dugu bertsotan, Asier Galarza Garai, Mikelo Retolaza Etxebarria eta Jon Arano Uriarte bertsolariekin batera. Saioa bideratzen Leire Garatxena Larrebe egongo da. 

  • Hileko azken ostegunean, maiatzaren 28an, hitzordua dugu ASE BERTSOZen hurrengo edizioa martxan jartzeko. Aurrekoan bezala, Jitsi bideokonferentzia plataforman elkartuko gara, 20:00etan. Webcam-a eta interneta daukazuela konprobatu bertsoz ase nahi baduzue!

  • Apirilaren 25ean Jone Uria eta Aitor Mendiluzerekin afalduko dugu. Larunbatean, 21:00etatik hasita, ALBEko youtube kanalean arituko dira kantuan. 

    Jarri mahaia, prestatu afaria eta jesarri ordenagailu aurrean gurekin saio berezi honetaz gozatzeko!

  • Etxetik Etxera ekimenaren hurrengo saioa izango dugu apirilaren 5ean, igandea. 13:00etatik hasita, Jone Uria eta Aitor Sarriegi bertsolariek ibilbide birtuala egingo dute Euskal Herriko tabernetatik. Nahi duzuen pintxo eta edariak hartu eta zatozte gurekin poteatzera etxeko egongelatik atera gabe!