Maiatzean sartu ordukoxe, gu ondinokarren bertso gose!!

Hileko azken ostegunean, maiatzaren 28an, hitzordua dugu ASE BERTSOZen hurrengo edizioa martxan jartzeko. Aurrekoan bezala, Jitsi bideokonferentzia plataforman elkartuko gara, 20:00etan. Webcam-a eta interneta daukazuela konprobatu bertsoz ase nahi baduzue!

Maiatzean sartu ordukoxe, gu ondinokarren bertso gose!!! Hau da hau gure bertso gosea ezin asea!!! ASE BERTSOZen maiatzeko edizinorako giltzarria emongo dogu hemen, eskuan beharko baitoguz GILTZA eta LAIA, lantzeko Bizkaia... 🎵🎶 Baina Bizkaian ezeze, Euskal Herrian zein munduan, beharginen egunak emoten deutso hasikera lorailari 🌻, abiapuntua orrilari 🌿. Eta begiratu ezkero goizean, argia hasten danean, menditto baten gainean, lanabesak ikusiko doguz: AKUILU, AITZUR, GOLDE; UZTARRI zein HEDE...

Anima gaitezan geu bere!!!

Saio telematikoan parte hartzeko, emon izena whatsappez, emailez edo telefonoz, eta aukeratu lan-tresna bat 🛠️ bertso-lanari ekiteko!!! Hartuta dagozanak jada:  aizkora, igitaia, telefonoa, mailua, goldea, sega, zorroztarria, pala, artaziak, torlojua, atxurra, zerra, daratulua, sega-potoa eta laia.
 
Saiorako interneteko konexioa, ordenagailua eta webcam-a beharko dituzu (edo mugikorra , aurreko biak ez badituzu), Jitsi bideokonferentzia plataforman elkartzekoak baikara.
 
Beste edozein argibide behar izetekotan, deitu (605 704 385) edo imeildu (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.) lasai asko: