Bizkaiko ikasleentzako bertso topaketak

Ekainaren 1ean eta 2an, eskualdeko ikastetxeetako ikasleek bi bertso topaketekin bukatuko dute ikasturtea. Aurten streaming bidez zabalduko dira Uribe Kostako Bertso Topaketa eta Erandioko Bertso Topaketa, Bizkaiko Bertsozale Elkartearen Youtube kanalean.
 
Egoera berezi honetan, ikasgelak itxita egon badira ere, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak gure eskualdeko ikastetxe askotan bertsolaritza lantzen jarraitu du Mundu Bat Bertso proiektuaren bidez. Urtero bezala, ikasturtea topaketekin bukatuko dugu: Uribe Kostako eta Erandioko bertso topaketak izango ditugu aste honen hasieran:
 
Astelehena, ekainak 1, 11:00etan: Uribe Kostako bertso topaketa.
 
Asteartea, ekainak 2, 11:00etan: Erandioko bertso topaketa.