GURETIK ETA GOGOZ, ASE NAHI DUGU BERTSOZ!

Etxetik atera ezinik gabiltzan arren, errimatzaile asegaitzok hitzordua dugu apirilaren 16an (osteguna) ASE BERTSOZen edizio berria martxan jartzeko. 20:00etan hasiko gara konektatzen, kantatzen eta hitzak neurtzen. Hori bai, Azebarrin barik, online elkartuko gara. Animoa loratuko dugu eta bertso usain ederra sarean barreiatuko!

Ekimenean parte hartu gura baduzu, hiru gauza hauek baino ez dituzu egin behar:

1) Guri jakinarazi parte hartu gura duzula, emailez (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.), whatsappez ALBElagun taldean adierazita, talde horretako partaidea bazara, edo zuzenean telefonoz (605 704 385).
 
2) Aukeratu lore baten izenaarrosakrabelinadalia... zeuk gura duzuna. Kontua da ekitaldi honen leitmotiva APIRILEKO ARROSA izango dela, eta loreen izenak dinamikan erabiliko ditugula.
 
3) Hilabete honetako saiorako interneteko konexioa, ordenagailua eta webcam-a beharko dituzu (edo mugikorra , aurreko biak ez badituzu), Jitsi bideokonferentzia plataforman elkartzekoak baikara. Hauxe da esteka: https://meet.jit.si/ApirilekoAseBertsoz  
 
Beste edozein argibide behar badizu, deitu edo imeildu lasai asko.
Erduze ALBEren lorategira apirilaren 16an!