Argitaratze data: 2022/03/07

Ostiralean, martxoaren 11n, Gorlizen jokatuko dira Uribe Kostako Bertsolari Txapelketaren azken hiru kanporaketak. 12 bertsolarik hartuko dute parte, eta saio bakoitzeko irabazleak zuzenean lortuko du finalaurrekoetan sartzea. Gainontzeko bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatuko dira. Zorte on guztioi! 

Argitaratze data: 2022/02/27
Argitaratze data: 2022/03/01
Bilbon taberna giroan egiten den sariketa dugu Bertso Erronda. Dagoeneko lau edizio egin dira. 2021. urtean bertan behera geratu ostean, Bertso Errondaren 5. edizioari ekin zioten aurtengo otsailaren 15ean. Bigarren kanporaketan ALBEko Paule Loizaga izan zen garaile, eta martxoaren 24an Zazpi Katu gaztetxean izango den finalean lehiatuko da. 
Argitaratze data: 2022/02/28

Ostiralean, martxoaren 4an, emango diogu hasiera 2022. urteko Uribe Kostako Bertsolari Txapelketari. 12 bertsolarik hartuko dute parte Erromon izango diren hiru kanporaketa saioetan. Saio bakoitzeko irabazleak zuzenean lortuko du finalaurrekoetan sartzea, eta gainontzeko bertsolariak  puntuazioaren arabera sailkatuko dira. Zorte on! 

Argitaratze data: 2022/02/25
Argitaratze data: 2022/02/21

2022ko Uribe Kostako Bertsolari Txapelketari martxoaren 4an emango diogu hasiera! 24 bertsolari trebe lehiatuko dira martxoaren 4an eta 11n Erromon eta Gorlizen, eta apirilaren 2an Algortan jokatuko dira azken faseak. Nork jantziko ote du Uribe Kostako txapela?