Sopelako jaietan bi bertso saio egingo dira uztailaren 2an

Sopelako jaiak ekainaren 28an hasiko dira. Antolatutako ekintzen artean, igandean bi bertso saio egingo dira txosnagunean. 13:00etanPeio Lago, Alaia Martin, Amets Arzallus eta Oihana Bartra bertsolariak kantuan izango ditugu, Arrate Illaro gai-jartzailearen esanetara. 20:00etan, Paule Loizaga, Unai Mendiburu eta June Diaz kuadrillen sari banaketa aurkeztuko dute.

 Sopelako San Pedro jaietako programazio osoa hemen.