Argitaratze data: 2021/11/24

Abenduaren 3tik 10era bitartean Algortako aste kulturala antolatu dute Algortako jai batzordeko kideek. Biotz Alai plazan egingo dira egunetako kontzetu, tailer eta bestelakoak. Bertso saioa abenduaren 5ean izango da, igandean, 12:30ean. Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Kerman Diaz eta Ekhiñe Zapiain bertsotan arituko dira Miren Loizagaren gidaritzapean.

Argitaratze data: 2021/11/25

Igande honetan, azaroaren 28an, bertso saioa egongo da Lemoizko Urizarko pilotalekuan. Sustrai Colina, Nerea Elustondo, Etxahun Lekue eta Peru Vidal bertsolariak izango ditugu kantuan 12:00etan hasita. Gai-jartzailea Jagoba Pereda izango da. 

Argitaratze data: 2021/11/23

Bertsolari Gazteen XXIX. BBK Sariketaren finala azaroaren 29an, astelehenean, jokatuko da Bilboko BBK SalanURIBE KOSTA eta LEA-ARTIBAI taldeak lehiatuko dira bertan, 18:00etan hasita. Sarrera doakoa izango da, baina aldez aurretik hartu beharko da Bertsozale Elkartearen webgunean.

Argitaratze data: 2021/11/22

Presta zaitezte munduaren amaierarako! Ostegun honetan, azaroaren 25ean, apokalipsia dator Azebarrira: zonbiak, urakanak, sumendi erupzioak, tsunamiak eta bestelako hondamendiak izango dira Ase Bertsoz honen oinarria. Anima zaitezte eta eman izena!

Argitaratze data: 2021/11/16

BBK Sariketako lehen finalaurrekoa Abadiñon jokatu zen atzo, azaroaren 15ean. Errota Kultur Etxean Uribe Kostako eta Uribe Butroeko taldeak lehiatu dira Traña-Matiena eskolako eta Abadiño BHIko ikasleen aurrean. Uribe Kostako taldeak bildu ditu puntu gehien eta azaroaren 29an BBK Salan izango den finalera sailkatu da. Zorionak!

Argitaratze data: 2021/11/02
Hurrengo ostiralean, azaroaren 12an, trap estetikan oinarritutako ekitaldia egongo da Algortako kasinoan. Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina bertsolariak izango ditugu kantuan, eta saioa otordutxo batekin lagunduko dugu. Eman izena orain!