Larunbatean, BERTSO AFARI gaztea!

Asuako gazteek gau berezia antolatu dute Derioko Baserri Antzokian larunbaterako, azaroaren 16rako. Bertso afariarekin hasiko dira 21:30etan eta DJ Munzaren musikarekin amaituko da gaua, 01:00etatik aurrera. 

Gazteek gazteentzako antolatutako ekitaldia denez gero, bertsolari taldea ere gazteek osatzen dute: Ibai Amillategi, Enare Muniategi, Inazio Vidal eta Maddalen Ruesgas, azken bi hauek ALBEko bertsolariak izanik. Bertsoez, musikaz eta dantzaz gozatzeko gau aparta izango da, egunsentiko 05:00ak arte iraungo duena.

Prezioa 15€-koa da eta izena emateko 630 063 055 zenbakira deitu behar da.