ALBEko bertsolariak

  • Iraila uzta sasoia izaten da mahats munduan, baina baita bertsolaritzan ere, garai honetan bertso uzta ederra batu ohi delako urtero-urtero. Bestetik, ALBEko gure bertsolariak, etxean ez ezik, han hemengo plazetan ere aritzen direnez kantari, saio horien berri emango dizuegu, euren jardunbideari gertuagotik jarraitzeko modua izan dezazuen.

  • Asuako gazteek gau berezia antolatu dute Derioko Baserri Antzokian larunbaterako, azaroaren 16rako. Bertso afariarekin hasiko dira 21:30etan eta DJ Munzaren musikarekin amaituko da gaua, 01:00etatik aurrera.