Taldekako Xilabaren AZKEN SAIOA!!

Taldekako Xilabaren finala azaroaren 16an jokatuko da Izturitzen. HASTA LA 2TORIA eta EZ OTOI PENTSA taldeek Izturitzeko herriko gelan kantatuko dute  16:30etan, txapelketaren irabazleak nortzuk diren erabakitzeko. Saioaren aurretik bazkaria egingo da, 12:00etan; izena emateko aukera dago oraindik.

 Azaroaren 1ean eta 2an egin ziren finalerdiak HASTA LA 2TORIA eta EZ OTOI PENTSA taldeek irabazi zituzten. Lehenengo finalerdian  Lur RenteriaMaddi SarasuaElixabet EtxandiHodei Renteria eta Leire Laskarai bertsolariak 4KO PLASARA taldearen aurka neurtu ziren eta, saio eder baten ostean, irabazi ere egin zuten. Bigarren finalerdian Miren ArtetxeJosu TxoperenaGorka Artetxe eta Maddi Ane Txoperena bertsolariak URRUÑAGO taldearen aurka irabazi zuen, emozioz eta bertso ederrez betetako saio baten ostean. 

Finala azaroaren 16an izango da Izturitzen, 16:30etan, baina 12:00etan bazkari herrikoia egingo da bertsolari eta ikusleentzat. Txartelak Baionako Elkar dendan, Hazparneko Xuriatea ostatuan eta Garaziko Irulegiko Irratian daude salgai. Erreserbatzeko Bertsularien Lagunak elkartera ere deitu daiteke, +33 (0)5 59 54 15 04 zenbakira.