Abuztuaren 24an bertso saioa dugu Erandioko jaietan

Abuztuaren 24tik 28ra Erandioko San Agustin jaiak ospatuko dira. Abuztuaren 24an, ostegunean, Inazio Vidal, Alaia Martin, Igor Elortza eta Xabat Galletebeitia bertsolariak kantuan izango ditugu Udaletxeko plazan. 20:00etan hasita, Iñaki Beitia Arbildu gai-jartzailearen gidaritzapean.

 Erandioko jaien programazio osoa hemen duzue ikusgarri.