ALBEko Unai Mendiburuk Lizardi Sariko finalean kantatuko du

Abuztuaren 25ean eta 26an jokatu ziren Lizardi Sariko kanporaketak. Horietan Ekhiñe Zapiain, Bittor Altube, Irantzu Idoate, Iker Ormazabal, Garazi Navarro eta ALBEko Unai Mendiburu izan dira puntu gehien jaso dituzten sei bertsolariak, eta irailaren 1eko finalean lehiatuko dira Zarautzeko Modelo aretoan. Aupa Unai eta animo guztioi!!!

Lizardi Saria bertsolari gazteen sariketa da, Zarautzen jokatzen dena 1976tik, bertako Motxian bertso eskolak antolatuta. Aurtengo edizioa 47.a da, aurreko edizioetako informazioa hemen duzue ikusgai.