Portu Zaharreko jaietan ez da bertsorik faltako

Algortako Portu Zaharreko jaiak abuztuaren 11tik 14ra izango dira aurten eta, urtero lez, bi bertso saio antolatu ditugu jai batzordearekin batera. 12an, 19:30ean, Andoni Egaña eta Unai Mendiburu bertsolariak izango ditugu kantuan. 14an, 18:00etan, kuadrillen sari banaketaren aurreko saioan bertsotan izango dira Maite Sarasola, Paule Loizaga eta Peio Lago.

 Portu Zaharreko jaietako programa osoa hemen duzue ikusgai.