JULENE ITURBEK IRABAZI DU XXI. ABRA SARIA

Aurtengo Abra Saria Algortako Azebarri elkartean egin zen otsailaren 11n. 19:00etan pikoteo gozo batekin hasi eta ondoren saioari hasiera eman genion. Bertsozaleen gozamenerako, 6 bertsolari gazteek saio txukuna egin zuten Naroa Torralbaren gidaritzapean, eta buruz burukoa Unai Andarekin jokatu zuen Julenek

Lehenik, zortziko handian aritu ziren binaka, ondoren zortziko txikian, eta gero, puntu-erantzunetan. Amaitzeko, banaka aritu ziren hamarreko txikian. Buruz burukoan, sei puntuko motzean binaka aritu ziren eta kartzelan bi ariketa egin behar izan zituzten: lehenik sentsazio bat sentiarazi behar izan zioten entzuleari eta ondoren gai baten inguruan hiru bertso kantatu.

Horrela geratu zen XXI. Abra Sariko sailkapena:

1. Julene Iturbe 127,5 puntu bigarren atalean (180 puntu lehen atalean)

2. Unai Anda 118,5 puntu bigarren atalean (175 puntu lehen atalean)

3. Josu Txoperena 171,5 puntu

4. Maider Altuna 164,5 puntu

5. Oihan Diaz 160,5 puntu

6. Ekain Alegre 160 puntu

Epaile lanetan Martin Aramendi, Miriam Juaristi eta Joseba Santxo aritu ziren eta idazkari lanetan Arkaitz Gomez.

Argazkiak eta saioaren hautaketa zabala hemen.