Oihan Diaz

  • Bizkaia osoko bertsolari gazteak prest daude Bertsolari Gazteen XXVIII. BBK Sariketari hasiera emateko. Martxoaren 3tik 26ra arte irango du sariketa eta, aurrekoetan bezala, lau kanporaketa, bi finalerdi eta finaleko saioak jokatuko dira. ALBEko bertsolari gazteek urtero lez hartuko dute parte eta lehenengo saioa Markinan izango dute martxoaren 11n. Zorte on!

  • Martxan dago 2020ko Bizkaiko Eskolarteko Bertsolaritza Txapelketa! Bizkaia osoko 28 parte hartzaile egongo dira txapelketan; horietatik 7 ALBEkoak dira. Aste honetan jokatuko dira kanporaketak, gaur, bihar eta ostiralean. 

  • Udagoiena hasi da eta jo ta ke dihardute ALBEko bertsolariek. Jaialdi, txapelketa eta era guztietako saioetan arituko dira hilabete honetan!