Gorlizko udalak kultura ekitaldiak eskainiko ditu dosi txikietan, "piluletan", abuztu osoan zehar. Ostiralean, abuztuaren 7an, bertso saioa izango dugu Sebastian Lizaso, Jon Maia, Paule Loizaga eta Unai Mendibururekin. Trikitaren laguntzaz Gorlizko gune batetik bestera ibiliko da publikoa, bertsolariek balkoitik balkoira kantatzen dutelarik.