XILABA Bertsulari Xapelketako laugarren eta azken kanporaketa urriaren 10ean jokatu da Larzabalen. 17:00etan, Larzabaleko Herriko gelan batu dira Johaine Sarraillet, Josu Txoperena, Kerman Diaz, Mizel Mateo, Oneka Arteaga eta Xan Alkhat bertsolariak, 180 bertsozaleren aurrean kantatzeko.
Saioko irabazlea Kerman Diaz izan da, 306 punturekin, eta zuzenean sailkatu zen hurrengo faseanSenperen kantatzeko. Xan Alkhatek eta Mizel Mateok egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Honekin, kanporaketa amaitutzat jo eta final herenetako saioen sailkapena erabakita gelditu da.