Gasteizko bigarren kanporaketa otsailaren 7an jokatu zen Kakiturri Elkartean. 20:30ean, 30 lagun inguru elkartu ziren KAKITURRIKO GLADIOLOREAK eta LPR LAUTADAKO PHOEMIAN RHAPSODY taldeen arteko saioa ikusteko.
Giro alai eta lagunkoia egon zen afarian zehar eta, ostean, GLADIOLOREEN bertso idatziekin hasi zen saioa. Taldeen aurkezpenen ondoren, umorez betetako bertsoak bota zituzten eta koplatan amaitu zuten.
Epaimahaiak, elkarteko kide batez eta talde bakoitzeko kide banaz osatuta, KAKITURRIKO GLADIOLOREAK izendatu zituen irabazle.
Saioari buruzko informazio gehiago hemen.