KONDE BASOKO ILUEK

  • 2020ko Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa Aramaion hasi zen urtarrilaren 24an. 20:30etan, 30 lagun inguru batu ziren Marixeka Elkartean. Kuadrilek prestatutako afaria bukatu ostean, Aramaioko bertso-eskolako gaztetxoek eman zioten saioari hasiera talde parte hartzaileei buruzko bertso-sortarekin. Jarraian, KONDE BASOKO ILUEK eta IZENBAKUEK taldeek bertso saio arina eta giro apartekoa eskaini zieten Armaioko entzuleei. KONDE BASOKO ILUEKtaldetik, Xabi Igoa, Aitor Ugarte, Martin Abarrategi eta Paula Amilburu bertsolariak aritu ziren eta IZENBAKUEKtaldetik, berriz, Peru Abarrategi, Manex Agirre eta Danel Herrarte. Gaiak jartzen Lierni Altuna egon zen.

    Saioa amaitzean, KONDE BASOKO ILUEK taldea izendatu zuten irabazle.

    Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean.