KAKITURRIKO GLADIOLOREAK

  • Gasteizko bigarren kanporaketa otsailaren 7an jokatu zen Kakiturri Elkartean. 20:30ean, 30 lagun inguru elkartu ziren KAKITURRIKO GLADIOLOREAK eta LPR LAUTADAKO PHOEMIAN RHAPSODY taldeen arteko saioa ikusteko. 

    Giro alai eta lagunkoia egon zen afarian zehar eta, ostean, GLADIOLOREEN bertso idatziekin hasi zen saioa. Taldeen aurkezpenen ondoren, umorez betetako bertsoak bota zituzten eta koplatan amaitu zuten.

    Epaimahaiak, elkarteko kide batez eta talde bakoitzeko kide banaz osatuta,  KAKITURRIKO GLADIOLOREAK izendatu zituen irabazle.

    Saioari buruzko informazio gehiago hemen.

  • Korreseko kanporaketa BERTSOLARRIAK eta KAKITURRIKO GLADIOLOREAK taldeen artean jokatu zen urtarrilaren 24an. Korreseko tabernan, 21:00etan, afaldu eta Mendialdeko bertso eskolako kideek prestatutako bertso-sorta entzun ondoren eman zitzaion hasiera saioari. Bi taldeek giro onean eta barre algara artean bota zituzten koplak, baina saioaren amaieran KAKITURRIKO GLADIOLOREAK taldeari eman zioten garaipena.

    BERTSOLARRIAK taldeko kideak Alberto Txasko, Itxaso Balza de Vallejo, Eli Plazaola, Eneko Alonso, Fernando Antia Txiki, Jon Ruiz de Pinedo, David Antzuola, Lorea Elorriaga, Rebeka Gonzalez de Alaiza eta Miren Beitia dira.

    KAKITURRIKO GLADIOLOREAKtaldea Juan Mari Juaristi, Asier Otamendi, Rikardo Gonzalez de Durana, Xabi Rico, Ander Aranburu, Patxi Epelde, Karmele Madinabeitia, Garazi Gonzalez de Durana, Alberto Martinez Beitto eta Jon Zelaieta bertsolariek osatzen dute.

    Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean.