2021ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehenengo final-laurdena urriaren 2an jokatu da Izabakoherriko zineman. 17:30ean, 100 bertsozaleren aurrean lehiatu dira Aitor Irastortza Arrizurieta, Endika Legarra Nuin, Eneko Fernandez Maritxalar, Idoia Granizo Uribarrena, Julen Zelaieta Iriarte eta Patxi Castillo Graciarena bertsolariak.
Eneko Fernandez izan da 347 punturekin saioaren irabazlea eta zuzenean sailkatuko da azaroaren 1ean ALtsasun egingo den finalaurrekora.
Hurrengo saioa Tafallan izango da urriaren 9an, Alazne Untxalo, Ekhiñe Zapiain, Eneko Lazkoz, Erika Lagoma, Saioa Alkaizaeta Urko Gartziabertsolariekin.
Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean.