Eguna: otsailaren 11a
Ordua: 19:00
Tokia: Algortako Azebarri elkartea
Bertsolariak: Maider Altuna, Josu Txoperena, Julene Iturbe, Ekain Alegre, Oihan Diaz eta Unai Anda
Gai-jartzailea:Naroa Torralba
Otordua:8€
Aurtengo Abra Saria Algortako Azebarri elkartean egin zen otsailaren 11n. 19:00etan pikoteo gozo batekin hasi eta ondoren saioari hasiera eman genion. Bertsozaleen gozamenerako, 6 bertsolari gazteek saio txukuna egin zuten Naroa Torralbaren gidaritzapean, eta buruz burukoa Unai Andarekin jokatu zuen Julenek.
2021ko Xilaba Bertsulari Txapelketako hirugarren kanporaketa urriaren 2an jokatu da Hiriburuko La Perle aretoan. 17:00etan, 100 bertsozaleren aurrean lehiatu dira Iker Altuna, Josu Txoperena, Kerman Diaz, Pettan Prebende, Patxi Iriart eta Aitor Sevier bertsolariak.
Patxi Iriart izan da 416,5 punturekin saioaren irabazlea eta zuzenean sailkatuko da urriaren 30ean Izpuran egingo den finalaurrekora. Aitor Servier izan da saioko bigarrena eta Kerman Diaz hirugarrena.
Hurrengo kanporaketa Gabadin izango da urriaren 9an.
Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean.