Irailaren 22an, goizeko 11:00etatik aurrera, Algortako plazak eta kaleak kolorez jantziko dira, doinu ederrez beteko. Bertsoak, euskal kantak eta euskal dantzak txirikordatu egingo dira, zinta zuri-gorri-berdeak zinta-dantzaren zutoinaren inguruan txirikordatzen diren antzera. HITZAREN DANTZAren aurtengo edizioak argi frogatuko du bosgarrenez euskal kultura transbertsalak ondo funtziona dezakeela, lokarria euskara denean. Animatu zeuek ere hitza dantzan jartzera!